Mikel Iturberen wikia

Sukaldea

Falafela uribekostar erara

Osagaiak:

  • Garbantzuak (kantitatea, gustu arabera, pentsatu jaten duzuen okela pikatuaren kantitatearen antzekoa izango dela)
  • Kipula
  • Berakatza
  • Pipermin baltza
  • Irina
  • Gatza
  • Olioa
  • Batzuk espeziak botatzen dizkiote, martorria (cilantro) esaterako, nik neuk, ezer gabe hobeto
  • Maitasuna (oso garrantzitsua,  umore onez ez baldin bazaude, hobe beste baterako lagatzea)

Lehenik eta behin (nahiko lehendik) jarri garbantzuak bezperatik beratzen. Gau osoa uretan pasa ostean, ura kendu garbantzuei eta txiki-txiki egin batidora edo pikatzaile batekin. Egin berdina kipularekin (niri kipula askorekin gustatzen zait, baina gustuaren araberakoa da), berakatz txatal pare batekin nahikoa da, gustua emoteko heina. Garbantzuak, kipula eta berakatza txikituta daudenean dena nahastu eta gatza, pipermin baltza eta gustuko espeziak bota.

Hori da masa deituko dioguna. Erreposatzen laga behar da pare bat orduz, hozkailuan esaterako. Masa honek, falafela egin aurretik denbora asko iraun dezake, era honetan, bakarrik nahi dugun falafel kantitatea frijitu dezakegu, sobran dagoena beste baterako utziz.

Frijitzea bakarrik falta da. Horretarako, hartu masa eta egin bolak edota hamburgesak (nahiko jodidua zaila izaten denez, bota irina masari eta eragin bolak egitea errezagoa den arte). Frijitu ondo eta jan! Ondoen frijitu ostean egoten dira, geroago berotu behar izatekotan ez dute zapore bera, horretarako hobe da masa gorde eta berriz jartzea frijitzen, dena frijitu eta berotzea baino.

Oharrak: Falafel masa saldu egiten da baita zenbait lekutan (ez dakit non), baina hobe da norberak ikastea egiten. Agian zuek jandako falafelak barrutik kolore berdea du, eta egindakoak hemengo garbantzuaren kolorea. Hori, garbantzu mota ezberdinak erabiltzen direlako da, baina berdin berdin daude goxo!

Falafela laguntzeko saltsa (hau ere uribekostar erara)

Osagaiak:

  • Yogurra
  • Pepinilloak
  • Olioa
  • Gatza (pittin bat)

Pepinilloak txikitu, eta yogurrera bota. Ostean olioa eta gatza (pittin bat) gustuaren arabera bota eta ondo nahasi. Falafela laguntzeko era gozoa eta orijinala. On egin!

This page was last modified 09:00, June 18, 2008 by janfri.